Ion Izagirreren azkeneko Tourra
Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrarentzat atzo amaitu zen hau izan da bere azkeneko Frantziako Tourra. Azken etaparen aurretik, Cofidis bere taldeak aitortza egin zion ormaiztegiarrari sare sozialetan mezu hau zabalduta:
“Gaur gure borrokalari euskaldunak Frantziako Tourreko bere azken etapa lehiatuko du. Ioz Izagirre 12 Frantziako Tour, bi garaipen eta eredu bikaina guztiontzat.
Gozatu, Ion”













