Ezkio-Itsasoko Salete baserriaren inguruko hitzaldia eta bisita gidatua etzi

Hitzaldia Maite Iturralde arkitektoak egingo du, Igartubeitiko interpretazio zentroan.

Igartubeiti baserriarekin antzekotasun handiak ditu Salete baserriak.

Igartubeiti baserriarekin antzekotasun handiak ditu Salete baserriak.

Igartubeiti da ziurrenik Ezkio-Itsasoko baserririk ezagunena. Bada herrian Igartubeitiren antzeko ezaugarriak dituen beste baserri bat ordea, hain ezaguna ez dena: Salete. Dolare baserriak dira biak. Etzi Salete baserria hobeto ezagutzeko aukera izango da. Maite Iturralde arkitekto teknikoak Salete baserriaren inguruko hitzaldia egingo du lehenik, 11:00etan, Igartubeitiko interpretazio zentroan.  Ondoren bisita gidatua egingo dute Salete baserrira. Ordu eta erdi inguruko bisita izango da. Bai hitzaldia eta bai bisita doakoak dira, eta euskara hutsean izango dira.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa