Haragi bolak egin dituzte Otegienea-Majori auzoko jaietako sukaldaritza lehiaketan

Haurren marrazki lehiaketa eta sukaldaritza txapelketa egin dituzte goizean.

Sukaldaritza lehiaketa Otegienea-Majori auzoan. / Maialen Igartua

Sukaldaritza lehiaketa Otegienea-Majori auzoan. / Maialen Igartua

San Joan jaiak ospatzen ari dira Ordiziako Otegi enea-Majori auzoan. Atzo bota zuten suziria eta asteartean amaituko dituzte jaiak. Gaur goizean haurren marrazki lehiaketa eta gastronomia lehiaketa egin dituzte. Lauzpabost bikote elkartu dira gastronomia lehiaketan, eta haragi bolak prestatu dituzte. Haurrentzako apar festa eta mozorro lehiaketa izango dira arratsalde partean. Bihar eta asteartean jarraituko du festak; zaindariaren egunaren bezperarako, San Joan sua eta su festa antolatu dituzte, besteak beste. Zapatarin, Arrondon eta Telleriarten ere festak Sanjoanetan Goierriko txoko askotan izaten dira festak. Seguran eta Olaberrian, esaterako, baina baita auzoetan ere. Auzoetako festetan ere egitarau oparoak dituzte. Otegienea-Majori auzoaz gain, Beasaingo Zapatari kalean, Ataungo Arrondo auzoan eta Legazpiko Telleriarten ari dira San Joan festak ospatzen.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa