Jon Plazaolak ohorezko sakea egin du Mustiren oroimenezkoan

Gaur goizean Musti Mujikaren oroimenezko partida jokatu dute Argixaon. Ohorezko sakea Jon Plazaola aktore urretxuarrak egin du. Plazaola Urolako jokalaria izan zen eta Musti entrenatzaile izan zuen. Ohi bezala, bere

The post Jon Plazaolak ohorezko sakea egin du Mustiren oroimenezkoan appeared first on Otamotz.

IMG_7408

Realeko eta Urolako beteranoak, partida amaitu ondoren. / Maialen Igartua

Gaur goizean Musti Mujikaren oroimenezko partida jokatu dute Argixaon. Ohorezko sakea Jon Plazaola aktore urretxuarrak egin du. Plazaola Urolako jokalaria izan zen eta Musti entrenatzaile izan zuen. Ohi bezala, bere oroimenezkoan Urolako beteranoek Realeko beteranoen aurka jokatu dute. Realarekin Bittor Alkizak, Juanan Larrañagak, Luis Perezek, Lutxo Iturrinok eta Jokin Uriak jokatu dute, besteak beste. Partida Realak irabazi du, lau eta huts. Partida amaieran trofeoak eman dizkiete bi taldeetako ordezkariei, eta Musti taldeak oroigarriak banatu dizkiete Jon Plazaolari, Nerea Gabilondo Realeko jokalariari, Rosa Mari Izagirre Mustiren amari, Idoia Agirre Realeko jokalariari, Nekane Soria Realeko kontseilariari, Carlos Martinez Realeko jokalariari eta partidako arbritoei.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa