Pertza jaitsita, hasi dira Segurako festak

Aste Santuko taldeak irakurri du pregoia. Astebetez, egunero izango dira ekintzak Seguran.

Jaien hasierako suziria botatzen. / Maialen Igartua

Jaien hasierako suziria botatzen. / Maialen Igartua

Hasi dira San Joan jaiak Seguran. Eguerdian elizatik plazaraino jaitsi dute pertza, barazkiz eta oilaskoz beteta, ohiturari jarraituz. Pregoia, berriz, Aste Santuko taldeak irakurri du. Urtez urte ohitura zaharrak erakusteko egindako lana eskertu nahi izan die udalak. Behin pregoia irakurrita suziria bota dute, eta haurrek fideoak jaurti dituzte balkoitik. Plaza jendez bete da pertzaren jaitsiera ikusteko. Bestalde, pregoiaren ondoren segurarrek manifestazioa egin dute herriko tabernen aurkako auziaren aurka. Segurako Elorri elkartea da Espainiako Estatuak konfiskatuko duenetako bat. Astebetez luzatuko dira jaiak. Datorren ostiralera bitartean Segurako festek ez dute atsedenik izango (egitaraua). Arratsaldean San Joan txirrindulari proba izango dute, baita Xepeño Agirre bolariari omenaldia ere. Iluntzean, berriz, kuadrillen arteko kantu lehiaketa izango da plazan. Izan ere, aurten lehen aldiz kuadrillen arteko lehiaketak antolatu dituzte, gazteen arteko harremanak indartzeko.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa