Metroz metro, oihalez oihal, erabakia ehuntzen Donostian
Koloretako oihialak eta milaka mezu bildu ditu Gure Esku Dago dinaminak gaur Donostian, eta Euskal Herriko beste lau hiriburutan; tartean, Goierritar ugarirenak ere bai, norbanakoena zein talde eta eragile ezberdinenak. Denak batuta, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute Gipuzkoako hiriburuan eraiki duten hautestontzi erralodian.
Orain aurrera begirako pausoak ematea izango da Gure Esku Dagoren hurrengo urratsa, eta gaur irudikatutako hautestontzietataik boto kutxa errealetara emango dute pasuoa. Dinamikaren Goierriko ordezkariek apirilean GoiBerri aldizkarian aurreratu zuten moduan, galdeketa bat egingo dute datorren urtean eskualdeko 22 herrietan, eta gaur jakinarazi dutenez, Goirriz gain Ispasterren eta Diman (Bizkaia) ere egingo dute galdeketa.
Oihaletatik irudietara
Azken hilabeteetan ehunka irudi eta mezu bildu ditu Gure Esku Dagok Euskal Herrian zehar, koloretako oihaletan. Gaur kalera atera dituzte oihal horiek, eta kolorez margotu dute Donostia. Egunak utzi dituen irudiak ere dozenaka izan dira. Hemen horietako batzuk: Irutxuloko Hitza.