Markel Olano izendatu dute Gipuzkoako ahaldun nagusi

EAJren 18 boto eta PSE-EEren 9 jaso ditu beasaindarrak.

Markel Olano maiatzaren 24ko hauteskundeetan botoa prestatzen.

Markel Olano maiatzaren 24ko hauteskundeetan botoa prestatzen.

EAJko Markel Olano beasaindarra hautatu dute datozen lau urterako Gipuzkoako ahaldun nagusi. Ez da kargu berria Olanorentzat, aurretik ere beste lau urtean (2007-2011) izan baitzuen postu hori. Guztira 27 boto jaso ditu gaurko saioan, EAJren 18 botoez gain, sozialisten 9 botoren babesa ere jaso du jeltzaleak. Gainerako alderdiek abstentziora jo dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa