Seguran, Olaberrian, Urretxun eta Legazpin jaiak eta festa-giroa

San Joan jaietan murgilduta daude Olaberria eta Segura, ostiralaz geroztik. Jai nagusiak ez diren arren, bereziak badira sanjoanak Urretxun eta Legazpin.

Urretxu.

Urretxun herri kirol saioa egiten dute Sanjoanetan.

San Joan jaietan murgilduta daude Olaberria eta Segura, ostiralaz geroztik. Festa nagusien egitaraua bukaerara bidean da Olaberrian. Seguran, aldiz, nahiz eta asteburu osoa festetan igaro, beste lau egun dauzkate. Olaberian gaur irakurriko dute pregoia, 16:30ean. Buruhandiak eta trikitilariak ibiliko dira, eta oka jolasa dute haurrek. Iluntze aldera, 18:30ean, marrazki lehiaketako sariak emango ditu udalak, eta 19:00etan sanjoanetako lore bedeinkapena izango da. Arratsa eta gaua Rockalean txarangak alaituko du. Bihar, San Joan egunez, gaztetxoen bola txapelketa (10:00), zaindariaren omeneko meza (11:00) eta ondoren hamaiketakoa, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina bertsolarien saioa, herri kirolak 17:30ean (Azurmendi eta Nazabal aizkoran, eta trontzan), eta Bordetxe abere zirkoa (18:00) izango dira, festak bukatzeko. Seguran, gaur, haur jolasak jarriko dituzte, 11:30etik 16:30era. Elkartasun bazkariaren ondoren, gauean mozorrotuen jaialdia egingo dute. 20:00etan elkartuko dira plazan, eta 21:00etan banatuko dituzte sariak. 20:00etatik 23:45era Alaiki taldeak joko du, eta 01:00etatik aurrera Guri5 talde gabiriarrak, txosnetan. Urretxun eta Legazpin Jai nagusiak ez diren arren, bereziak badira sanjoanak Urretxun eta Legazpin. Urretxun, gaur suaren inguruan udako solstizioa ospatu ondoren, bihar Santa Barbaran erromeria izango da, 10:00etan igota. Meza 11:00etan da, Lurra taldekoen dantza saioa 12:15ean, eta Irimora 35. Igoera korrika lasterketa 12:30ean. Herri kirolak, herri bazkaria eta haur jolasak ere egingo dituzte. Legazpin, armen alardean 115 lagun irtengo dira, gaur. 55 eskopetarik, 41 musikarik eta banderadun, kartutxo banatzaile eta laguntzaileek osatuko dute desfilea, Laubiden hasita. Deskargak plazan egingo dituzte. San Joan suak herriz herri
  • Altzaga: 17:00. 17:00. Sua prestatzea, haurrek eta gurasoek. 20:30. Hirugiharra, txorizoa eta sagardoa (helduek 5 euro). Ondoren. Sua eta dantzak.
  • Arama: 20:30. Sua. Ondoren. Mokadutxoa.
  • Ataun: 20:00. Atseden-Toki jubilatu elkartearen afaria (6 euro). Ondoren, suak ikustera. 22:00. Suak, auzoetan.
  • Beasain: 18:30. Erraldoien irteera txistulariekin, Loinazko San Martin plazatik. 19:30. Makala altxatzea, Igartzan. Kantu-jirakoen kantaldia. 20:00. Neskatxen esku-dantza, Igartzan. Kantu-jiraren irteera, Igartzatik Barrendain plazara. 21:30. Txistularien kalejira. 22:00. Neskatxen esku-dantza, Barrendain plazan. 22:30. Sua, Barrendain plazan. Dantzaldia, musika eskolako Iruzkin Barik eta Muxutruk taldeekin.
  • Ezkio-Itsaso 20:30. Herri afaria, Ezkioko plazan. Bakoitzak bere afaria eraman behar du; bertan eskainiko dituzte sagardoa eta ‘queimada’. 22:30. Sua. Ur eta landare bedeinkazioak, sorgin-dantza. Txokolatea eta bizkotxoa. Yartu kultur elkarteak antolatuta.
  • Gabiria: 22:00. Sua. Pastak, ardo banaketa eta umeentzat freskagarriak.
  • Gaintza: 21:00. Herri afaria On-Bide elkartean (helduek 10 euro, haurrek doan). Ondoren. Sua.
  • Idiazabal: 19:00. Silvia Iriondo abeslari argentinarraren kontzertua. 22:45. Solstizio Gaua, Idiazabalgo gazteek antolatuta: kantuak, dantzak… Iñaki Telleria perkusio-jotzailearen eta Iriondo abeslariaren emanaldia. 00:00. Sorpresa.
  • Itsasondo: 20:30. Sardina jana eta sagardo dastaketa. 22:00. Sua eta sorgin-dantza.
  • Lazkao: 22:30. Sua. Oin-Arin dantza taldea eta Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariak.
  • Legazpi: 19:00. Armen alardea, Laubidetik Euskal Herria Plazara. 22:20. Jaialdiaren hasiera, txalaparta eta tobera deiz. 22:30. Sua. Txistulariak, dantzariak, Bertso Olariak, Bedaioko ingurutxoa.
  • Legorreta: 20:00. Zahagi ardoa, udalak jarria. Erromeria, Solano musika eskolako trikitilariekin. 21:00. Sua eta dantzak. Elekun abesbatza, Irrintzi-Alai dantza taldea, trikitilariak.
  • Mutiloa: Ez dago ekitaldirik.
  • Olaberria: 19:00. Lore bedeinkapena, eliza atarian. 19:30. San Joan arbola zutitzea. 20:00. Rockalean txaranga. 20:30. Oilaskoa eta Gernikako piperrak. 22:30. Sua. Dantzariak eta txalapartariak. 23:30. Su-festa Pirotecnia Zaragozanarekin. Ondoren. Dantzaldia, Rockalean txarangarekin.
  • Ordizia: 22:00. Sua, Garagartza plazan. Ormaiztegi 20:00. Tantaia jartzea. 22:00. Sua, Kutxa atzean.
  • Segura: 23:00. Sua. Txistulariak, sorgin-dantza. Gazte asanbladak antolatuta. Urretxu 19:00. Iparragirre Balerdi musika tailerraren kontzertu-kalejira, herrian barrena. 20:00. Bederatziurreneko meza, Santa Barbaran. 20:30. San Joan arbola zutitzea, Santa Barbaran. 21:00. Kalejira, Lizarriturri txistulari taldearekin. 22:30. Sua, Gernikako Arbola Plazan. Konjuruak, musika, bertsoak, kantua, txalaparta. Iazko San Joan arbolari jarritako lore-koroa sutara botako da, antzinako ohituran. Elortza Anaia trikitilarien saioa.
  • Zaldibia: 19:00. Txistularien eta trikitilarien kalejira. 19:30. Artxanberri harriaren estreinaldia, Roman Elosegiren idiekin. Artxanberri kaleko probalekuan. 20:00. Ardo kupela, edariak… plazan. Herri afaria. 22:30. Alamartxo gaua. Sua. Iztueta dantza taldearen saioa eta ikuskizuna.
  • Zegama: 22:00. Sua. Dantzariak.
  • Zerain: 20:00. Sua, plazan. Haurrek dantza, herriko abesbatza eta mokadutxoa.
  • Zumarraga: 20:45. Zumarragako Musika Bandaren eta Antzinako Ama txistulari taldearen kalejirak, herrian barrena. 22:00. Sua. San Joan ereserkia joko du bandak. Euskadi enparantzan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa