Igartubeitiko Baserri Eguna erlezaintzaren ingurukoa izango da, etzi

Zazpigarren urtez antolatu dute Baserri Eguna. Erakusketa, ezti dastaketa, kandela tailerra eta hitzaldia izango dira, besteak beste.

Erlauntzatik eztia ateratzean. / Aikur museoa

Erlauntzatik eztia ateratzean. / Aikur museoa

Ezkioko Igartubeiti baserriak Baserri Eguna ospatuko du etzi. Aurten zazpigarren urtez antolatu dute. Urtero gai baten inguruko ekitaldiak antolatzen dituzte Baserri Egunean, eta aurtengo gaia erlezaintza izango da. Igartubeiti Baserri Museoak Gordailuaren, Aikur Museoaren eta Gipuzkoako Erlezain Elkartearen lankidetzarekin antolatzen du jarduera hau. Erleen eta erleek ekoitzitako produktuen garrantzia nabarmendu nahi du museoak etzirako antolatutako egitarauarekin. “Ekosistemarako behar beharrezkoak dira erleak eta sendatzeko gaitasuna ere badute”, idatzi dute Igartubeitiko webgunean.
EGITARAUA 11:30. Erlezaintza erakusketaren inaugurazioa. Aurkezpena: Josune Epelde, Aikur Museoa. Euskal Herrian antzinan erabili izan diren erlezaintzako lanabes eta erlauntzen bitartez, erleek naturan duten garrantziaz ohartu, eta euren produktuak ikusi eta ezagutzeko aukera. Gordailuko eta Aikur Museoko piezak. 12:15-12:30. Hiru ezti ezberdinen dastaketa, Aikur Museoaren eskutik. 12:30-13:30. Haurrentzako kandela tailerra, Aikur Museoaren eskutik. Umeek argizariarekin kandelak egin ahal izango dituzte etxera eramateko. Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edo/eta 943 72 29 78 telefonoan. 12:30-13:30. Liztor asiatikoaren kezka solasaldia, Gipuzkoako Erlezain Elkartearen eskutik. 13:30. Mokadutxoa.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa