Dependentzia eta autonomia pertsonalerako euskal legea eskatuko du Duintasuna elkarteak

Pentsiodunen eta pertsona helduen Duintasuna elkarteak kontzentrazioa antolatu du biharko. Dependentzia eta autonomia pertsonalerako euskal legea eskatuko dute. Ekitaldia bihar (asteartea) izango da, 13:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan. Kalitatezko zahartzaro baten eskubidea

Pentsiodunen eta pertsona helduen Duintasuna elkarteak kontzentrazioa antolatu du biharko. Dependentzia eta autonomia pertsonalerako euskal legea eskatuko dute. Ekitaldia bihar (asteartea) izango da, 13:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan. Kalitatezko zahartzaro baten eskubidea aldarrikatuko dute, autonomia pertsonal eta soziala emango diena. Gainera, administrazioak dependentziak dituztenei kalitatezko zerbitzua eta euskalduna eskaini behar diela uste dute. Bestalde, azken urteetan jubilazio sariak murriztu egin direla eta zerbitzuak pribatizatu egin dituztela salatu dute. “Egungo dependentzia legea, Madrilek onartua, kriterio ezberdinez aplikatzen da euskal lurralde bakoitzean. Ez du bermatzen pertsonei dagokien arreta profesionalizatua”.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa