Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroak berritu egin du turismo eskaintza

Uztaila eta abuztuan gaztaren ekoizpena bertatik bertara eta larreak bisitatzeko aukera emango dute

Ondramuño gaztandegia, udako eskaintzaren aurkezpena

Ondramuño gaztandegia, udako eskaintzaren aurkezpena

Idiazabalgo Ondramuño gaztandegian udako turismo eskaintza aurkeztu dute. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak Erro kooperatiba egiten ari den lanari aitortza egin dio eta bisitak %60 igo izana, “zerbait ondo egitearen seinalea” dela aipatu du. Gaztaindegiak eta ostalaritza guneak ere aipatu ditu alkateak, eta Leire Arandia Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroko zuzendariak udako eskaintzaren berri eman du. Hala, Ohiko bisita gidatuez gain, iaz bezala aurten ere, bisita osoa (gazta eta ardo dastaketa) egiten duten bisitariei igerilekurako sarrera doan emango diete. Bestelakoan, abuztuko ostiral guztietan Ondramuño gaztandegian gaztaren ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera emango dute. Bisita gidatuak egingo dituzte, baita ere, Olazagibel baserrian ardi latxa eta esne behiaren ustiapena erakusteko. Animasagasti gaztandegian gazta ekologikoa nola egin ikusteko aukera emango dute. Beste berritasun bat ere gehitu diote udako eskaintzari: larreak ezagutzeko irteera.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa