San Pedro eguna ospatzen ari dira Mutiloan, Santa Lutzian eta Arriaranen

Jaietako azkeneko jardunaldia dute gaur Mutiloan, Ezkio-Itsasoko Santa Lutzia auzoan eta Beasaingo Arriaranen. San Pedro eguna, ohiturazko ekitaldiekin ari dira garatzen toki guztietan. Denetan, ordea, mahaiaren bueltako juntadizoak dira berdintasun. Eta beroa, itzal premia eta asteburu betearen ondoren lasaia. Santa Lutzian, goizean meza, eguerdian Goruntzen dantza saioa eta hamaiketakoa, eta arratsaldean ume jolasak eta puzgarriak dituzte, 17:00etatik aurrera. Mutiloan, 85 lagun elkartu dira Gurruntzain frontoian, herri bazkarian paella handi bat jateko. Arratsaldean argazki lehiaketako sariak emango dituzte, eta toka lehiaketa herrikoia dute. Arriaranen, meza, hamaietakoa, aizkolarien erakustaldia eta herri bazkariarekin (65 lagun) aritu dira, eguartekoan. Arratsaldean, jokoak egingo dituzte, eta Matxain eta Urdangarin trikitilariak ariko dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa