Azken txanpan sartuta daude Santa Isabel jaiak Zumarragan
Epeari dagokionez bi zatitan ari dira ospatzen zumarragarrak Santa Isabel festak, baina azken txanpan sartuta daude jada. Bihar bukatuko dira jaiak, eta aurretik oraindik gaurkoa eta biharkoa geratzen badira ere,
Epeari dagokionez bi zatitan ari dira ospatzen zumarragarrak Santa Isabel festak, baina azken txanpan sartuta daude jada. Bihar bukatuko dira jaiak, eta aurretik oraindik gaurkoa eta biharkoa geratzen badira ere, beste urte bete itxaron beharko dute berriz herritarrek herriko zaindariaren festak ospatzeko.
Santa Isabel eguna berezia izaten da zumarragarrentzat, baina jada urtez urte La Salle ikastetxeko jolas tokian jartzen duten zezen plazak ere irabazi du bere lekua. Izan ere, herriko gaztetxo asko biltzen da bertan, zezentxoen edo ponien aurrean korrika egiteko. Gaurko bero sapak ere ez ditu atzean utzi, eta susto eta kolpe txikiren batzuk egon badira ere, bikain igaro dute eguerdi partea zumarragako gazteek.