Ordizia errugbi taldeko alebinek ingelesen aurkako bigarren partida jokatuko dute

Altamiran 18:00etan hasiko da partida; larunbatean Beasainen ordiziarrak nagusitu zitzaizkien ingelesei.

Larunbatean Beasainen jokatu zuten ingelesen aurka eta goierritarrak nagusi izan ziren.

Larunbatean Beasainen jokatu zuten ingelesen aurka eta goierritarrak nagusi izan ziren.

  Urte batzuk badarama Ordizi errugbi taldeko alebin taldeak Ingalaterrako Ipswich School taldearen aurka partidak jokatzen. Ekain bukaera aldera etortzen dira ingelesak Goierrira, aisia eta errugbia uztartuz. Aurten beranduxeago etorri dira eta larunbatean jokatu zuten lehenengo partida, Beasaingo Igartza futbol zelaian. Ordiziako errugbilari gazteak gailendu ziren. Gaur, bigarren eta azken partida jokatuko dute, Altamiran, 18:00etan. Goierriko aterpetxeetan lekurik ez eta Adunan (Gipuzkoa) hartu dute ostatu.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa