Ilinti merkatari elkarteak antolatu du 'Dendak kalera' egitasmoa. Jende ugari animatu da, batez ere, goizean.

Elizaren inguruan jarri dituzte postuak. / Maialen Igartua
Legazpiko dendek kalera atera dituzte gaur beren produktuak, Ilintik antolatutako
Dendak kalera egitasmoa dela-eta. Plazan jarri dituzte postuak hamar bat dendak, eta beste hamahiruk dendaren aurrean. Herriko dendak herritarrei gerturatzea da helburua, eta herrian denetik saltzen dela erakustea.
Postuak
20:00ak arte izango dira kalean. Dena den, dendari batzuek egin dute dagoeneko egunaren balorazioa. Positiboa izan da balorazio orokorra. Pozik agertu dira azokara hurbildu den jende kopuruarekin, baita saldutakoarekin ere.