San Ferminak Carlos Mediavillaren kameraren objetibotik jarraituta
Iruñako jai nagusiak gertutik ari da bizitzen beste urte batez argazkilari urretxuarra
Festa, txupinazoa, entzierroa, gorria eta zuria, jaia, eta irria. Horiek dira Carlos Mediavillak Nafarroako hiriburuan bizitzen ari diren festan egindako argazkiei atxiki dakizkioten hitzetako batzuk. Hainbat urtetan egin duen bezala, aurten ere Iruñan dago Mediavilla, eta kamararen objetibotik jasoko du festak uzten duena. Iruñan bizitakoa Goierriko Hitzaren bidez zabalduko dugu aste honetan.