Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Txalo antzerki taldeak '100 metro koadro' komedia egingo du Lazkaon

Lazkao
Kultura
2015/07/07
Aimar Maiz
Iazko abuztuan estreinatutako komediazko antzerki bat egingo du Txalo konpainiak, bihar, Lazkaon: 100 metro koadro. Juan Carlos Rubiok 2007an idatzitako obra da, 2010ean estreinatua agertokietan. Euskarazko bertsioarekin urtebete darama Txalok, eta aurtengo denboraldian erabiliko dute, herriz herri. Iñake Irastortza, Ana Elordi eta Ramon Agirre dira aktoreak. Egunkari batean ikusitako iragarkitik tiraka osatu zuen historia Rubiok. Pisu bat salgai dago, «bizilagun» batekin, hiriko eremu «on» batean. Sara erostunari egokia iruditu zaio etxea, prezioa, ingurua, ikuspegiak… Baina «enbarazu txiki» bat du, hil arte bertan bizi nahi baitu jabeak, heriotza hurbil duen emakumea. Ukitu dramatikodun komedia da emaitza.
'100 metro koadro' antzerkiaren une bat

‘100 metro koadro’ antzerkiaren une bat

Lazkaoko emankizuna Maizpide euskaltegiak antolatu du. Bihar, asteazkena, 22:00etan da antzerkia, plazan. Udako Ikastaroetako kultura-egitarauko bigarren saioa da, aurreko asteazkenean Goierriko bertsolari gazteen saioarekin hasi ondoren. Uztailaren 16an Goierriko Erromeria Birako dantzaldia izango da, 22:00etan, Oin-Arinekin eta Drindotsekin. Goierrin 2011n egin zuten Juan Carlos Rubio antzerkigile andaluziarraren 100 metro koadro bigarren aldiz ikusi ahalko da Goierrin; euskaraz, lehenengo aldiz. 2011ko martxoan Beasaingo Usurbe antzokian egin zuten gaztelaniazko bertsioa, Ordiziako eta Beasaingo Antzerki Garaia zikloan. Maria Luisa Merlo, Miriam Diaz Aroca eta Jorge Roelas aktore espainiarrak ziren antzezle. Euskarazko antzezpenaren zuzendaria Begoña Bilbao da, eta Aitziber Garmendiak euskaratu du. Azken hamar urteotan,  Txalok hutsik gabe egin izan ditu Goierrin konpainiaren urteko estreinaldiak. Bihar, Lazkaon ikusi ahalko da azkenetako bat.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut