Goierriko Bi Handiak lasterketako korrikalariak ere abiatu dira

493 korrikalarik hartu dute Aralar aldeko bidea; horietatik 81 goierritarrak dira.

23:00ak puntuan, gau giro ederrean, buruko linternak piztuta, abiatu dira Goierriko Bi Handiak lasterketako korrikalariak Beasaingo Loinazko San Martin plazatik.Inoiz baino korrikalari gehiagok hartuko dute parte aurten gainera: 493. Horietatik 81 goierritarrak dira. Besteak beste, Euskal Herriko ultra trail txapelketa delako izan du igoera lasterketak. Emakumezkoetan esate baterako, iaz Ehunmiliak probako podiuma osatu zuten hiru emakumezkoak (Silvia Trigueros, Elena Calvillo eta Jone Urkizu), G2H lasterketan atera dia. Aralar eta Aizkorri mendikateak zeharkatuta, lehenengo korrikalariak 09:30ak aldera iristea espero da.    
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa