Legazpiko EAJk datozen lau urteetarako programa adostu du PSE-EErekin
Garapen ekonomikoa eta enplegua, gizarte zerbitzuak eta aparkalekuak izango dira programaren ardatzak. Proiektu zehatzak aurrera eramateko «egonkortasuna» lortu nahi duteBeste alderdien babesik gabe lortu zuen Legazpiko alkatetza EAJko Koldobide Olab...
Garapen ekonomikoa eta enplegua, gizarte zerbitzuak eta aparkalekuak izango dira programaren ardatzak. Proiektu zehatzak aurrera eramateko «egonkortasuna» lortu nahi dute
Beste alderdien babesik gabe lortu zuen Legazpiko alkatetza EAJko Koldobide Olabidek ekainean —PSE-EEko zinegotziek boto zuria eman zuten, eta EH Bildukoek eta Irabazikoek euren alderdia babestu zuten—. Dena den, datozen lau urteetan proiektuak aurrera eraman ahal izateko, PSE-EErekin programa adostea lortu dute jeltzaleek.Atzo aurkeztu zuten akordioa bi alderdiek, Legazpiko udaletxean. Garapen ekonomikoa, enplegua sortzea, gizarte zerbitzuak indartzea, aparkaleku eta zirkuzazio arazoak konpontzea, azpiegitura publikoak eta kirol instalazioak egokitzea, turismoa sustatzea eta landa eremua garatzea dira adostutako programaren ardatz nagusiak.
Akordio baten beharra
Legazpiko alkatearen hitzetan, udal hauteskundeetako emaitzek «argi utzi dute alderdi politikoek gure artean hitz egitea eta akordioak lortzea nahi dutela herritarrek». Hala, alderdi politikoek gainontzekoekin adostu gabe gobernatzen zuten garaiak «atzean» geratu direla adierazi zuen Olabidek.
Ildo berekoak izan ziren PSE-EEko Oscar Valbuenaren hitzak. «Gobernu ardura izan ala ez, alderdi politikoak herritarren zerbitzura lan egitera behartuta gaude», adierazi zuen. «Horregatik adostu ditugu hainbat puntu EAJrekin, herritarren beharrei erantzuna emateko».
Lortutako akordioak bi alderdien programak eta konpromisioak errespetatzen dituela adierazi zuten.













