Iokin Garai oñatiarra izan da lehena G2H proban

Euskal Herriko Txapeldun izendatu dute Garai; Ion Azpirozek eta Pedro Etxeberriak osatu dute podiuma

Uste baino lehenago eta orain arteko marka guztiak hautsiz, dagoeneko osatu dute G2H probako podiuma. Iokin Garai oñatiarrak irabazi du aurten, 10:13:50eko denbora eginda. Harengandik 4 minutu eta erdira iritsi da Ion Azpiroz berastegiarra. Hirukoa osatu duena, Pedro Etxeberria izan da, iazko irabazlea; zumaiarra 11 minututik gorako aldearekin iritsi da. Lehen goierritarra Luis Somoza zumarragarra izan da, 9. postuan. Lasterketa bukaeran adierazi duenez, Zaldibiara arte aurrenekoekin egin du bidea, baina gainontzeko 81 kilometroak bakarrik egin ditu. Aurtengo eguraldiarekin gustura aritu da, iazko euriarekin ez baitzen batere gustura ibili. Podiumeko hirurek denbora bikaina egin dute, horixe nabarmendu dute helmugara sartu ondoren egindako adierazpenetan. Garaik, esaterako, iaz baino 31 minutu gutxiago behar izan ditu proba osatzeko (iaz bigarren sailkatu zen). SAILKAPENA 1. Iokin Garai (Oñati): 10:13:50 2. Ion Azpiroz (Berastegi): 10:18:19 3. Pedro Etxeberria (Zumaia): 10:35:04 9. Luis Somoza (Zumarraga, lehen goierritarra): 11:26:37  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa