Egoera ekonomiko txarra duten haurrek denbora libreaz gozatzeko proiektua aurkeztu dute Zumarragan

Zumarragako Udalak, Caixa Fundazioaren diru laguntzarekin, baztertze soziala jasateko arriskuan dauden haurrei laguntzeko proiektua jarri du martxan. Proiektu honen bidez, udako oporraldian hainbat ekintza egiteko aukera emango zaie egoera ekonomiko

Emilio Cuadrado, Mikel Serrano eta Iñigo Arrizabalaga, gaur, proiektua aurkezten. / Maialen Igartua

Emilio Cuadrado, Mikel Serrano eta Iñigo Arrizabalaga, gaur, proiektua aurkezten. / Maialen Igartua

Zumarragako Udalak, Caixa Fundazioaren diru laguntzarekin, baztertze soziala jasateko arriskuan dauden haurrei laguntzeko proiektua jarri du martxan. Proiektu honen bidez, udako oporraldian hainbat ekintza egiteko aukera emango zaie egoera ekonomiko txarrean dauden familietako haurrei. Zumarragako 20-25 haurrek parte hartuko dute proiektuan. Irteerak antolatuko dituzte haur horiekin, igerilekura joango dira eta hainbat tailer ere egingo dituzte. Helburua udako oporraldiaz gozatzeko aukera ematea da, eta egoera ekonomiko hobea duten haurrek egiten dituzten ekintzak egin ahal izatea, baztertuak ez sentitzeko. “Dirua ez dadila muga izan haurrek denbora libreaz gozatzeko”, adierazi du Mikel Serrano alkateak. Helburua, integrazioa Baztertze egoera jasateko arriskuan dauden haur eta gazteen integrazioa da proiektuaren helburu nagusia. Izan ere, udalaren esanetan, denbora libreaz gozatzeko aukerarik ez izateak eragina izaten du haurren ongizatean. Serranorekin batera, Emilio Cuadrado La Caixako Gipuzkoako arduraduna eta Iñigo Arrizabalaga Zumarragako bulegoko arduraduna izan dira proiektuaren aurkezpenean. Caixa Fundazioak 2250 euro jarri ditu proiekturako.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa