Ordizia Sutan boxeo jaialdian zazpi borrokaldi antolatu dituzte

Ostiralean izango da, 23:00etan, Beti Alai pilotalekuan. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Sandor Martin Europako txapeldunak parte hartuko du.

Ordizia Sutan jaialdiaren aurkezpena.

Ordizia Sutan jaialdiaren aurkezpenean, Xabi Burgueño, Josu Perez eta Jaime Urdanpilleta.

Santa Ana jaietan klasiko bihurtu den Ordizia Sutan boxeo jaialdia antolatu du aurten ere Boxing Ziklo Klubak. Kuraia Fight klubaren laguntzaz osatu dute kartela eta beste behin ere, Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako eta Europako goi mailako boxeolariak elkartuko dira Ordizian.
Parte hartzaile nagusiak Sandor Martin, Koba Karkashadze, Leo Berreaute, Xabi Burgueño, Jaime Urdanpilleta, Sebastian Perez El Latigo, Ion Sarasketa eta Sebastian Libreros.
Sarrerak salgai daude dagoeneko. Aldez aurretik Ordiziako Olano taberna eros daitezke:  harmailan 15 euroan eta ringean 20 euroan. Egunean bertan, berriz, Beti Alai pilotalekuko leihatilan salduko dira: harmailan 18 euro eta ringean 20 euroan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa