Itsasoko ostatua inauguratuko dute astelehenean

Jatekoa eta edatekoa eskainiko dituzte, 20:00etatik 22:00etara

Itsasoko ostatua. / Asier Zaldua

Itsasoko ostatua. / Asier Zaldua

Ia urtebetez egon da itxita Itsasoko ostatua, Pepi Urretabizkaiak utzi zuenetik. Hainbat berritze lan egiteko aprobetxatu du udalak denbora hau: sukaldea tresneria berriarekin hornitu dute eta komunak irisgarritasun legera egokitu dituzte. Obrak amaituta, astelehenean inauguratuko dute ostatua, 20:00etatik 22:00etara. Labekoa jatetxearen ardura duten Aida Borrego eta Manuel Angel Hernandez senar emazteek hartuko dute Itsasoko ostatuaren ardura. Bi urteko kontratua sinatu dute oraingoz, berritzeko aukerarekin.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa