Stock Azoka egingo du Bi-Tarteanek Zumarragako plazan

Datorren asteazkenean, uztailak 22, Stock Azoka egingo du Bi Tartean merkatari elkarteak Zumarragako Euskadi plazan. Elkarteko 16 dendak parte hartuko dute eta mauka azoka 10:00etan ireki eta 21:00etara arte zabalik

Datorren asteazkenean, uztailak 22, Stock Azoka egingo du Bi Tartean merkatari elkarteak Zumarragako Euskadi plazan. Elkarteko 16 dendak parte hartuko dute eta mauka azoka 10:00etan ireki eta 21:00etara arte zabalik egongo da. Merkealdiak kalera ateratzea da elkartearen asmoa. Egun osoan zehar haurrentzako kale animazioa izango da eta 19:00etan apar festa egingo dute.

Azokan izango diren dendak:

  • Haur moda: Baby, Jazz, Kux- kux
  • Kirolak: Alex kirolak, Intersport Loramendi, Zerki
  • Moda: Hamahiru, Boca-boca
  • Oinetakoak: Txiki
  • Lentzeria: Julita mertzeria, Kuttun,  Titare
  • Burdindegia: Urdangarin

Loredenda:
– Goilore

Edertasun integrala:
– Onure

Irudi asesoria:
– Naif

Egun osoan zehar umeentzat animazioa egongo da, eta arratsaldeko 19:00tan txikienentzat Apar festa izango dugu.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa