Alegia, jaietan murgilduta

Asteazkenean emango diete amaiera festei, Madalena eguna ospatzearekin batera

Mus txapelketa egingo da gaur arratsaldean

Mus txapelketa egingo da gaur arratsaldean

Atzo hasi ziren festak Itsasoko Alegia auzoan, eta giro edarrean joan dira arratsalde-gau partez. Gaurkoan ere izango dira ekitaldi ugari, eta amaiera, berriz, astezkenean emango zaie, Madalena egunean.

Herri bazkariarekin hasiko dira gaurko ekitaldiak 14:00etan, bertan jateko prestatu behar den paellaren inguruan aurretik giroa izango bada ere. Bazkalostean ere ez da giro faltarik izango, opariz betetako bingo herrikoia dagoelako iragarrita 16:30erako. Mus txapelketa ere izango da arratsaldean, 17:00etan hasita, Zelai Ondo elkartean. Eta handik gertu, 19:00etan, herri kirol erronka, Eneko Otaño eta Eneko Saralegi aizkolariak Markel Galparsoro eta Aimar Aierbe korrikalarien aurka. Afari herrikoia izango da ondoren, 20:30ean. Eta egun guztian eta goizaldera arte, musika kontuak Infinity Eventes DJaren eskutik joango dira.

Alegiako jaietako hurrengo zita asteazkenean izango da, Madalena egunean. Meza nagusia izango da 12:00etan, eta bukaeran Ezkio-Itsasoko abesbatzaren emanaldi laburra. Ondoren Gabiriko Goruntz dantza taldearen ekitaldia izango da, eta gero, hamaiketakoa. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango diren umeentzako puzgarriekin emango zaie amaiera jaiei.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa