Gaztetxoek suziriak piztu eta erraldoi bikotea estreinatu dute Ordizian

Santa Ana jaiek eztanda egin dute plazan, haur eta gaztetxoen asteburua da

Ordiziako udaletxeko areto nagusian Jose Migel Santamariak aginte makil borobila eman die haurren ordezkariei, eta asteburuan zehar agintea haurrek eta gaztetxoek izan dute Ordiziako Santa Ana jaietako lehenengo egunotan. Ondoren,   suziria udaletxeko balkoitik botata azpian zegoen gazte andana festari heltzeko prest zeuden. Suziri bat, bi, hiru eta laura arte txaranga doinuak gailendu eta dantzari zein kantuari ekin zioten larunbat eguerdian gaztetxoek. Suziriak botatzerako erraldoiak eta buruhandiak prestatzen ari ziren udaletxeko arkupean. Baserritar bikotea estreinatu du konpartsak eta haurren tamainako erraldoitxoak zein buruhandi ikusgarriak ere bazeuden, eta bakoitzaren barruan haur bat zihoan, pozarren.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa