Segura Erdi Arora itzuli da

33 atari ireki dituzte nobleek banan-banan txistulariak lagun eta zaldunak bizkarzain izan dituztela

Bi urtean behin egiten dute eta aurten egiteko urtea izan da. Asteburuan ospatu dute Erdi Aroko jaia segurarrek. Guztira 33 atari ireki dituzte nobleek txistulariek lagunduta eta zaldunak bizkarzain zituztela. Zapataria, zeramika egilea, ostatua… Gremioen atariak banaka ireki dituzte, aldaba jo eta aurrera eginda. Kaleek Erdi Aroko itxura hartu dute, baita segurarrek ere. Festa Plaza Zaharreko Lagunek antolatu ohi dute. Eguzkipean ekin zioten larunbat arratsaldean atari irekierari, oraindik bisitari ugari hurbildu gabe zegoenean. Sorginak gurdian, zaldunak, eskuz garia jotzea plaza zaharrean, tiroa arkuarekin frontoi zaharrean, hegazti erakustaldia… denetarik egon da asteburuan, larunbat arratsaldean eta atzo, igandea, egun osoz. Erdi Aroko afari girotua egin zuten larunbat gauean, eta herritarren antzerkia ondoren: Bidean galdutako izana eta izena. Erraztiolatza-Segura 1236. Herritar ugari taula gainean, eta oholtza aurrea eta pilotalekuko eserlekuak beteta zirela, Erraztiolatzatik Segura izatera herritarrek bizi izandakoa irudikatu zuten.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa