Neskatoak 13 urte ditu; atzo iluntzetik ez zuten haren berririk.
Olaberriko 13 urteko neskato bat desagertu zen Salinas herrian (Asturias, Espainia) atzo. Guardia Zibila haren bila aritu da, eta gaur topatu du udaltzain batek, Avilesen, onik
Berriak jakinarazi duenez. Guardia Zibilaren Gijongo Komandantziak azaldu du neskatoa zaborra botatzera atera zela etxetik, baina ez zela itzuli.