Andre Mari jaiak ospatuko dituzte Gabirian
Egitarau bete betea prestatu dute datozen egunetarako
Ostegun honetan emango diete festei hasiera ofiziala Gabirian. Txupinazoa eta makilaren jaitsiera eta gero, jai giroa nagusituko da herrigunean. Bertsolariak, magoak, musikariak, dantzariak, haurrentzako ekitaldiak, jatekoa eta edatekoa, kirol probak… denetik izango dute aukeran hilaren 17ra arte, astelehena.
Andre Mari egunez, larunbatean, txirrindulari lasterketa egingo da, herritarren artean oso maitatua. Hurrengo egunean, igandean, San Roke ospatzen da, eta honetan, sagardo dastaketa eta rock kontzertua dira plater nagusiak. San Roke txiki ere ez da ahaztu behar, astelehena aurten, eta egun horretan egingo den afari-merienda ere ez; ezta Joselu Anaiak taldearen dantzaldia ere. Amaitzeko, jaien ondorengoak jasotzeko tartea ere hartuko dute herritarrek, hilaren 18an, asteartea, eta beste afari-merienda bat egingo dute lana amaitutakoan.
Andre Mari jaiak Abuztuak 13, osteguna 18:00. Pilota partiduak. 19:30. Txupinazoa eta makilaren jaitsiera. Ondoren, Bergarako zezenak haurrentzat. 21:30. Gazte afaria plazan. Ondoren, Eonian elektrotxaranga. Abuztuak 14, ostirala 17:30. Gabiriako haur eta gazte olinpiadak, sei eta hamalau urte bitartekoentzat. 19:00. Bertso saioa, plazan: Lizaso, Lujanbio, Martikorena, Urdangarin, Arzallus eta Artetxe. Pintxo poteoa. 23:00. Jurgi magoa. Ondoren, Izu Nauk eta Joxe Replay taldeen kontzertuak. Abuztuak 15, larunbata 11:00. Meza nagusia. 12:00. Ormaiztegitik Gabiriara txirrindulari igoera herritarrentzat. 19:00. Goruntz dantza taldeko nagusienen erakustaldia. 19:00. Bola eta toka txapelketa. 22:00. 3 Gabe 2 eta Salda Badago taldeekin dantzaldia. 01:00. Mozorro desfilea. Goizaldean. Baratzuri zopa jana Erbie Elkartean. Abuztuak 16, igandea 11:00. Meza nagusia. Ondoren, Goruntz dantza taldeko haurren emanaldia. 16:30. Haurrentzako puzgarriak eta Scalextric erraldoia. 17:30. Altxorraren bila eta mozorro dantza. Mozorrotzeko gaia: marrazki bizidunak. 19:00. Bola eta toka txapelketa. 19:00. Sagardo eta txistorra dastaketa. Ondoren, oilaskoa egongo da salgai. 23:00. The Riff Truckers, Talco eta Guri 5! taldeen kontzertuak. Goizaldean. Txokolate jana Osinalde elkartean. Abuztuak 17, astelehena 11:00. Meza nagusia. Ondoren. Tiragoma txapelketa eta bola eta toka txapelketa, herritarrentzat. 19:00. Ardo beltz banaketa eta afari merienda. Arratsaldean eta gauean. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia. Abuztuak 18, asteartea 17:00. Herria garbitzea. Ondoren, afari merienda herria txukundu eta festetan lan egin dutenentzat.














