Anduetza parketxeak antolatuta, indusketa lanak ezagutzeko bisita gidatua egin da
Indusketan aurkitutako elementuetako batzuk
San Adrianera egindako bisita
Otzaurtetik 4 kilometrora dagoen Aldaola aparkalekutik abiatuta, eta Zegamako Anduetza Parketxeak antolatuta, 30 laguneko talde bat gerturatu zen pasa den hilaren 15ean, larunbata, San Adrian igarobidera, bertan egiten ari diren indusketa arkeologikoak ezagutzera. Bisitan zehar, aurtengo kanpaina nolakoa izan den kontatu zuten arkeologoek, eta aurkikuntza horiek igarobidearen historiari egin dioten ekarpena azaldu.
Izan ere, San Adrianen aurkitutako hezur, zeramika, silex harri eta bestelakoek, historiaurretik hasi eta duela 100 urtera arte igarobide horretan bizi izan diren gizaki taldeen bizimodua ezagutzeko baliagarriak dira.
Indusketa kanpaina amaituta dago honezkero, baina Anduetza parketxeak ibilaldi gidatuak eskaintzen jarraitzen du.