Fiare banku etikoko Gipuzkoako bazkideek Zumarragan bilera egin dute

Gaur goizean, Fiare banku etikoko Gipuzkoako bazkideek bilera egin dute Zelai Arizti kultur etxean. Eskualde guztietako ordezkariak etorri dira. Peru Sasia Fiareko arduradunak eta Carlos Ascunce ekonomia sozial eta solidarioaren

Gaur goizean, Fiare banku etikoko Gipuzkoako bazkideek bilera egin dute Zelai Arizti kultur etxean. Eskualde guztietako ordezkariak etorri dira. Peru Sasia Fiareko arduradunak eta Carlos Ascunce ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko sareko koordinatzaileak parte hartu dute. Fiareren erronkak izan dituzte hizpide: bai sentsibilizazio mailan eta bai maila operatiboan. Helburua, banka etikoa alternatiba bezala indartzea eta sarea zabaltzea da. Goierrin Garaian bazkide kopuruak nabarmen egin du gora azken hilabeteotan. Hilero elkartzen dira. Ekonomia solidarioa helburu duen ekimen honi buruzko informazio gehiago nahi dutenek, goierrigaraiafiare@gmail.com helbidera idatzi dezakete.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa