Seguran Jose Antonio Garmendiak eta Igone Manzisidorrek irabazi dute usakume lehiaketa
Atzo jokatu zen, Txoritegi elkarteak antolatuta.
Azpaotzatxiki baserriko zelaietan Segurako XXXIII. Usakume lehiaketa jokatu zen atzo. Eguraldia lagun izan zuten, eta giro ederra sortu zen txapelketan. Txoritegi elkarteak antolakuntza lanetan lagundu dutenei eskerrak eman nahi dizkie.
Sailkapena:
- Irabazle: Jose Antonio Garmendia Ulazia
- Lehenengo beteranoa: Jesus Zabaleta Barrutia.
- Lehen gaztea: Eneko Maiz Lasarte
- Lehen Emakumea: Igone Manzisidor
- Herriko lehen sailkatua: Iban Berasategi
- Elkarteko lehen sailkatua: Gurutz Goikoetxea.