Belokiko Gurutzearen Festa ospatuko dute igandean
Igandean ospatuko dute Belokiko Gurutzearen Festa. 11:00etan erromeria girotzen hasiko dira Zaldua anaiek Belokin eta ordu erdi beranduago meza emango du urtero bezala Javier Kortabarria jesuita zumarragarrak. Meza ostean txorizo
Igandean ospatuko dute Belokiko Gurutzearen Festa. 11:00etan erromeria girotzen hasiko dira Zaldua anaiek Belokin eta ordu erdi beranduago meza emango du urtero bezala Javier Kortabarria jesuita zumarragarrak. Meza ostean txorizo zein patata tortilla pintxoak eta ardoa banatuko dituzte festara doazenen artean. 800-900 bat lagun gerturatu ohi dira orain 30 bat urte egiten den festara. Belokiko Lagunek antolatzen dute eta honezkero ari dira prestaketa lanetan Zumarragako Udaleko langileen laguntzarekin. Eguraldi txarra egingo balu festa Antioko Interpretazio Zentroko portxean egingo lukete.
Jose Roman Urkiola Belokiko Gurutzearen Lagunen kideak aurtengo jaiaren aldaketa bakarra eguraldiak ekar lezakeena dela dio, “bestelakoan ez dugu ezer aldatuko”. Bihar eramango dituzte lehenengo gauzak Belokiko gailurrera eta ostiralean behar dituzten tresnak Arkaitzeta elkartera eramango dituzte udaletxeko langileek lagunduta. “Bereziki polit dago Belokiko gaina, izan ere baserritarrek garbitu egin dute ingurua eta Urretxu nahiz Zumarraga inoiz baino hobeto ikusten dira”.