Bi eta lau urte bitarteko 19 haurrek hasi dute ikasturtea Ezkio-Itsasoko herri eskolan, iaz baino bederatzi gehiagok.
Ezkio-Itsasoko herri eskola berria. / Maialen Igartua
Gaur estreinatu dute Ezkio-Itsasoko haur eta irakasleek Santa Lutziko eskola berria. Iaz udaletxeko ganbaran izan zuten herri eskola, eraikin berria eraikitzeko zain. Gaur, ordea, behin betiko eraikinera sartzeko aukera izan dute lehenengoz.
Bi, hiru eta lau urteko
hemeretzi haurrek hasi dute ikasturtea Ezkio-Itsasoko herri eskolan, iaz baino bederatzi gehiagok. Edurne Bidekieta eskolako zuzendaria oso gustura agertu da eraikinarekin.
“Oso argitsua da, modernoa, eta haurrentzat goxoa”, esan du. Haurrekin batera, hiru irakaslek hasi dute ikasturtea eraikin berrian.
Oraingoz
lehenengo solairua baino ez dute egokitu, haur hezkuntzari dagokiona. Sormenaren gela, psikomotrizitate gela, irakurketa gela eta irakasle gela dituzte lehen solairuan, besteak beste.
Bigarren solairua, lehen hezkuntzakoa, hemendik bi urtera izango dute prest.
Jangela zerbitzua, berriz, datorren astetik aurrera martxan izango da, eraikinean bertan dagoen tabernan.