Legazpiko Korosti dantza taldeak izen-emate epea ireki du
Legazpiko Korosti dantza taldean izena eman nahi dutenek Haztegi ikastolako aretora jo behar dute: ostegunean 16:30etik 17:30era eta ostiralean 16:45etik 17:45era. Bestalde, asteburu honetan legazpiarrek Agorreko Santikutzak ospatuko dituzte eta Korostikoek, urteroko moduan, talde bat gonbidatu du. Aurten, Galiziako Bayona herriko dantza taldea etorriko da. Larunbatean dantza egingo dute, 19:30ean. Korostikoak datorren urteko irailean joango dira Galiziara.