Hamabi sagardotegik parte hartuko dute bihar Ordiziako Sagardo Egunean

Sagardoa_egiten_OihartenBihar Sagardo Eguna izango da Ordizian. 19:00etatik 21:00etara, Gipuzkoako hamabi sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera izango da plaza nagusian. Bi sagardo mota izango dira: bertako sagar hutsez egindakoak —Eusko Label zigilua daramatenak— eta bertako eta kanpoko sagarra nahastuta egindakoak. Hauek dira biharko Sagardo Egunean parte hartuko duten sagardotegiak:
  • Aburuza (Aduna)
  • Astarbe (Astigarraga)
  • Iparragirre (Hernani)
  • Izeta (Aia)
  • Lizeaga (Astigarraga)
  • Oiharte (Zerain)
  • Olagi (Altzaga)
  • Petritegi (Astigarraga)
  • Satxota (Aia)
  • Urdaira (Usurbil)
  • Urbitarte (Ataun)
Biharko ekitaldiak amaiera emango dio astea osoan zehar Ordiziako Garagartza plazan izan den txerriboda eta sagardo festari.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa