Kilian Jorneti buruzko filma emango dute bihar Idiazabalen, Axari Trailen bezperan

Axari Trail lasterketaren aurkezpena eta hitzaldi teknikoa izango dira arratsaldean, eta jarraian eskainiko dute 'El Comptador de llacs' filma.

Kilian Jornet, aurtengo Zegama Aizkorri mendi maratoia amaituta. / Asier Zaldua

Kilian Jornet, aurtengo Zegama Aizkorri mendi maratoia amaituta. / Asier Zaldua

Etzi izango da Axari Trail mendi lasterketa Idiazabalen, eta bihar lasterketaren aurkezpena egingo dute. 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Lasterketaren nondik norakoak eta azalpen teknikoak emango dituzte biharko saioan. Aurkezpena amaitutakoan, 19:45ean, Kilian Jornet korrikalariaren inguruko El Comptador de llacs dokumentala eskainiko dute. Axari Traileko antolakuntzak sorpresa iragarria zuen biharko, eta gaur jakinarazi dute sorpresa hori filmaren emanaldia izango dela. Besteak beste, mendiari eta mendiko kirolari dion maitasuna azaltzen du Jornetek dokumentalean. Veronica Fontek zuzendutako dokumentala da, 2013an kaleratua.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa