Karmele Mitxelenak jaso du Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sari nagusia

IMG_1651 Asteburuan banatu dituzte Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sariak, eta Karmele Mitxelena oiartzuarrari egokitu zaio sari nagusia, Itsasoko bakardade lanari esker. Bigarren saria, Amaia Agirre villabonatarrak irabazi du, EMEndakinak lanagarik; hirugarrena berriz, Oreretara joan da; Aitor Albisturrrek jaso du ‘%3′ lanari esker. Aurten guztira 35 lan jaso dituzte, horietatik gehienak, 25, helduen mailan. Aurten Manu Olanok, Nikolas Zeberiok eta Izar Sarriegik osatu dute epaimahaikoa. Gazteen mailan (14-18 urte), zortzi lan jaso dituzte, eta sari nagusia, Altsasuko Idoia Granizok jasoko du, Maitasunaren jolasean lanarekin. Maddi Aiestaran beasaindarra eta Ekain Alegre altsasuarra dira gainontzeko bi sarituak. Gaztetxeoetan 2 lan bakarrik jaso dituzte, eta saririk eman gabe gelditu dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa