Historiaurreko arku eta bultzagailu tiro txapelketa jokatuko da asteburuan San Adrianen

Bultzagailuzko tiro txapelketa larunbat arratsaldean izango da, eta arkuzko tiroarena igande goizean

Historiaurreko ehiza tresnak egiteko tailerraren irudia. Arg.: Parketxe sarea

Historiaurreko ehiza tresnak egiteko tailerraren irudia. Arg.: Parketxe sarea

Asteburuan, hilak 19 eta 20, San Adrian-Leizarraten Historiaurreko Arku eta Bultzagailu Tiroko Europako Txapelketaren kanporaketa txanda bat jokatuko da. Europa osoan egin ohi dira horrelako txapelketak, eta San Adriangoa, Errenteriako Aitzbitarte kobakoarekin batera, Euskal Herrian jokatuko den bakarra izango da. Bultzagailuzko tiro txapelketa larunbat arratsaldean jokatuko da (16:00-19:00), eta arkuzko tiro txapelketa igande goizean (10:00-13:00). Parte hartu nahi dutenek, larunbat goizean eman beharko dute izena Zegamako Anduetza parketxean, 11:00etatik 13:00era bitartean. Ekintza osagarriak Izena ematearekin batera, San Adrian-Leizarrate koban aurkitutako material arkeologikoen erakusketa egongo da ikusgai Anduetzan, eta txapelketaren aurretik, koban bertan emango dituzte azalpenak. Txapelketa honetan Zegamako eta inguruko herritarren parte-hartzea sustatu, eta aintzinako ehiza tresna horiek egiteko erabiltzen diren teknikak ezagutzera emateko, hainbat ekintza osagarri antolatu dira Zegaman. Hilaren 5ean, txapelketaren arauei buruzko eta historiaurreko armak egiteko tailerra egin zen, eta larunbatean animazio-tailerrak eta tiro erakustaldiak ere egingo dira. Txapelketari buruzko informazioa parketxe sarearen webgunean lor daiteke.
EGITARAUA Larunbata, hilak 19 11:00-13:00: Parte-hartzaileen harrera eta izen ematea. San Adrian-Leizarrate aztarnategiaren eta bertako ikerketa arkeologikoen aurkezpena. San Adrian-Leizarrate koban aurkitutako material arkeologikoen erakusketa. Lekua: Anduetza Parketxea (Zegama) 13:30etan: Bazkaria Zegamako Ostatuan. 16:00-16:15: San Adrian-Leizarraten bidean dauden lan arkeologikoen aurkezpen laburra. Lekua: San Adrian-Leizarrate koba. 16:00-19:00: Bultzagailuzko tiro txapelketa. Lekua: San Adrian-Aizkorri inguruko ehiza-ibilbidea. 18:00-20:00: Historiaurreko tailerrak publiko guztiarentzat, EKAINBERRIren eskutik. Lekua: Anduetza Parketxea (Zegama) 20:00-21:00: Bultzagailuz tiro erakustaldia. Trebetasun proba irekia. Lekua: Anduetza Parketxea (Zegama) 21:30: Parte-hartzaileen arteko adiskidetasuneko afaria. Afarira inskribatuak tiketak aurkeztu beharko dituzte. Lekua: Zegamako elkarte gastronomikoa. Igandea, hilak 20 10:00-13:00: Arkuz tiro txapelketa. Lekua: San Adrian-Aizkorri inguruko ehiza-ibilbidea. 13:30: Bazkaria Zegamako Ostatuan. 16:00: Sailkapena eta diploma eta sarien banaketa. Agurra. Lekua: Anduetza Parketxea (Zegama)
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa