Lazkaoko hainbat tabernetan izan da Guardia Zibila goizean, tartean Antsoategin
Lazkaoko hainbat tabernetan egin ditu miaketak goizean Guardia Zibilak legez kanpoko tabakoa dela-eta. Tartean, Antsoategi herrikoan izan dira. Sare sozialetan albistea azkar zabaldu den arren, Guardia Zibilaren bixitak ez du ‘Herriko tabernen’ itxierarekin zerikusirik izan.