Esteban Orozek irabazi du Legazpiko kale pintura lehiaketa

epaimahai

Esteban Orozen margolana /Legazpiko Udala

Udalak eta Arkatza elkarteak antolatutako lehiaketako sari nagusia Esteban Oroz eibartarrak eskuratu du aurten, eta egindako lan guztien artean herritarren gustukoena Mendaroko Jaime Zamakolarena izan da. Berak jaso du herritarren saria. Legazpin zehar aire zabalean egin behar izan dituzte aurten ere margolanak artistek, teknika librean, baina denek gai bezala Legazpi hartuta. Herriko txoko bana margotu dute irabazleek, erreka eta zubia Orozek eta azokako arkupeetan jarrita udaletxea margotu du Zamakolak. 500 euroko saria jaso du Orozek eta 200 eurokoa Zamakolak. Biek, gainera, herriko edozein komertziotan trukatu ahal izateko 150 euroko sari bana jaso dute.
Jaime Zamakolaren margolana/Legazpiko Udala

Jaime Zamakolaren margolana/Legazpiko Udala

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa