Zortzi emanaldi programatu dituzte apirilera bitartean, launa herri bakoitzean. Asteartean izango da lehenengo saioa Beasainen, 'Romeo eta Julieta' , Usurbe AntzokianIazko esperientzia ona ikusita eta ikusleak gustura gelditu zirenez, aurten ere, Londr...

Iazko esperientzia ona ikusita eta ikusleak gustura gelditu zirenez, aurten ere, Londresko Royal Opera Housetik zuzenean zortzi ballet eta opera saio ikusteko aukera izango da Goierrin. Beasaingo eta Ordiziako udalek eta antzokiek elkarlanean osatu dute programa. Lau opera eta lau ballet eskainiko dituzte guztira. Antzerki Garaiarekin egiten duten bezala, lau saio Ordizian izango dira eta beste lau Beasainen. 13 euro balio dute sarrerek.
Beasaingo Usurbe Antzokian hasiko da ballet eta opera ziklo berria bihar,
Romeo eta Julieta ballet emanaldiarekin. 20:15ean da hitzordua. Sarrerak 13 euro balio ditu.
Mari Karmen Murua Ordiziako Herri Antzokiko arduradunak jakinarazi duenez, teknologia berriek ahalbidetu dute goierritarrek Goierrin bertan Londresko goi mailako ikuskizunak ikustea. «Kalitate handia izaten dute emanaldiek, bai irudi eta bai soinu aldetik, eta bertan zaudela ematen du. Londresko ikusleak txaloka hasten direnean ematen du hemengo antzokiak ere jendez beteta daudela».
Edorta Martinez Beasaingo Usurbe Antzokia kudeatzen duen Goikuseko enpresako kidea gustura dago eskaintzarekin. Iazko denboraldian,
Zisneen lakua balletak izan zuen arrakastarik handiena: «Astearte batean, 20:15ean, 140 lagun etorri ziren antzokira. Asko da hori eta etortzen den jendea oso gustura gelditzen da. Gu ere gustura gaude».
Goierritarrentzat arte eszenikoen beste diziplina batzuk ezagutzeko aukera ona dela uste dute. Gaztelaniazko azpitituluekin ikusteko aukera izaten da, baita atsedenean zuzendariekin egiten dituzten hizketaldiak ere.