75 urtez zutik dirauen enborra

Indar lantokiaren 75. urteurreneko ospakizunei hasiera emateko plaka bat erakutsi dute

“75 urtez, gure enborrak zutik dirau. Indarrez, atzokoan finkatuz, gaur biharko bultzatzen. Beasainen, 2015eko irailaren 24an”. Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak Indarren 75. urteurreneko ospakizunei hasiera emanez Beasaingo lantokiaren harreragunean erakutsi duen plakak jasotzen dituen hitzak dira. Teresa Madariaga Ingeteameko presidentea, Alex Belaustegi Indarreko gerentea eta Javier Ojeda Indarreko kontseilari ordezkaria ondoan zituela erakutsi du plaka Aldasorok. Aurrez, Mikel Sarriegi beasaindar dantzariak ohorezko aurresku dantzatu lantokiaren atarian.
Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea plaka erakusten, Teresa Madariaga Ingeteameko presidentea, Alex Belaustegi Indarreko gerentea eta Javier Ojeda Indarreko kontseilari ordezkaria, gaur goizean. Arg. Iñaki Gurrutxaga

Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea plaka erakusten, Teresa Madariaga Ingeteameko presidentea, Alex Belaustegi Indarreko gerentea eta Javier Ojeda Indarreko kontseilari ordezkaria, gaur goizean. Arg. Iñaki Gurrutxaga

Enpresa munduko ordezkari ugari tartean zirela egin dute plaka erakusteko ekitaldia. Aldasorok adierazi du “ohorea” dela beretzat ekitaldian parte hartzea. Beasaingo eta Goierriko enpresa guztien garrantzia nabarmentzeaz gain, Indarrek “berezitasun bat” bat baduela aipatu du: “Nik aita daukat Indarren 47 urtez lan egin zuena. Gure etxean ezin zen ezer esan Indarren aurka, gure etxean Indar etxea zen”. Halaber, “oso gipuzkoartuta daukagun familia ikuspegiarekin jarraitzeko” eskaera ere egin zion Aldasorok Indarri. Ekitaldi instituzionala Igartzan Indarren instalazioak ezagutu ondoren, Igartzara jaitsiko dira arduradun eta gonbidatu guztiak, eta ekitaldi instituzionala egingo dute bertan. Teresa Madariagak eta Alex Belaustegi izango dira hitza hartzen lehenak. Segidan Ivan Martenen txanda izango da (Senior Partner and Managing. The Boston Consulting Group-eko zuzendaria), eta 13:30ak aldera, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko sailburuarena, eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarena.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa