Arri Bkl-ek saskibaloi taldeak aurkeztuko ditu etzi jendeaurrean
Larunbatean, 12:00etan, Beasaingo Loinazko San Martin plazan, Arri Bkl saskibaloi taldeak 2015-2016 denboraldirako hemezortzi taldeen aurkezpena egingo du. Saskibaloia sustatzeko helburuarekin, Antzizar Kiroldegitik herri erdigunera eraman nahi dute sa...
10:45ean Igartzako monumentu multzotik abiatuta, kalejiran joango dira saskibaloi jokalari guztiak Loinazko San Martin plazaraino. Ondoren, talde guztiak, txikienetik helduenera, banan-banan igoko dira plazan jarriko duten oholtzara.
Aurtengo ekitaldian, Saski Eskolako jokalariek ere hartuko dute parte.
Bukaeran, talde osoaren argazkia egingo dute.
Gipu Retabet GBCren maskota ere lagun izango dute aurkezpen ekitaldian.
Denboraldia hasita
Talde askok hasi dute dagoeneko denboraldia. Pasa den larunbatean, 2. urteko kadete mutilek 47-60 galdu zuten Antzizarren Zarautzen aurka. 1. Probintzialeko gizonezko seniorrek ere bi puntugatik galdu zuten Bosteko-A taldearen aurka.













