Beasaingo 24 elkartek hartuko dute parte XIV. Boluntario Egunean
Urriaren 3an egingo dute Gernika pasealekuan. Boluntarioz osatutako taldeek egiten duten lana gizarteratzea da helburua. Alkoholiko Anonimoak taldeari aitorpena egingo dioteBeasaindarren bizitza kalitatea hobetzeko lana egiten duten boluntario asko eta...
Urriaren 3an egingo dute Gernika pasealekuan. Boluntarioz osatutako taldeek egiten duten lana gizarteratzea da helburua. Alkoholiko Anonimoak taldeari aitorpena egingo diote
Beasaindarren bizitza kalitatea hobetzeko lana egiten duten boluntario asko eta asko dago Beasainen, hainbat taldetan eta elkartetan batuta. Egiten duten lanaren erakusleihoa izango da urriaren 3a; baita boluntarioak erakartzekoa ere.10:00etatik 14:00etara bitartean, Gernika pasealekuan postuak jarriko dituzte herriko 24 elkartek. Alkoholiko Anonimoen lanari aitortza egingo diote gainera. Bestalde, hainbat postutan ekintza osagarriak egingo dituzte: Minbiziaren Aurkako Elkartekoek txapak egingo dituzte; Herriak Elkarlaneanekoek bidezko merkataritzako produktuak jarriko dituzte salgai; Haurralde Fundazioak tonbola jarriko du eta emakumeen eskubideen aldeko photo call-a egingo du; eta Proyde-Proegak joko kooperatiboak antolatuko ditu. Ikusmina sortzen duen elkarteen arteko patata tortilla lehiaketa 12:30ean hasiko da. Geurea abesbatzaren saioarekin amaituko da eguna. Bestetik, haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte pilotalekuan eta Musika Eskolako trikitilariak arduratuko dira goiza alaitzeaz. Euria eginez gero, plaza azpian egingo da festa.













