Beasaingo Arri Bkl-ek saskibaloi taldeak aurkeztuko ditu etzi jendeaurrean

12:00etan izango dira aurkezpenak Loinazko San Martin plazan. Aurretik kalejira egingo dute jokalari guztiek, Igartzatik plazara.

Beasaingo saskibaloi taldeak taldeen aurkezpena egingo du larunbatean.

Beasaingo saskibaloi taldeak taldeen aurkezpena egingo du larunbatean.

Larunbatean, 12:00etan, Beasaingo Loinazko San Martin plazan, Arri Bkl saskibaloi taldeak 2015-2016 denboraldirako 18 taldeen aurkezpena egingo du. Saskibaloia sustatzeko helburuarekin, Antzizar Kiroldegitik herri erdigunera eraman nahi du saskibaloia. 10:45ean Igartzako monumentu multzotik abiatuta, kalejiran joango dira saskibaloi jokalari guztiak Loinazko San Martin plazaraino. Ondoren, talde guztiak, txikienetik helduenera, banan banan igoko dira plazan jarriko duten oholtzara. Aurtengo ekitaldian, Saski Eskolako jokalariek ere hartuko dute parte. Bukaeran, talde osoaren argazkia egingo dute. Gipu Retabet GBCren maskota ere lagun izango dute aurkezpen ekitaldian. Denboraldia hasita Talde askok hasi dute dagoeneko denboraldia. Pasa den larunbatean, 2. urteko kadete mutilek, 47-60 galdu zuten Antzizarren Zarautzen aurka. 1. Probintzialeko gizonezko seniorrek ere bi puntugatik galdu zuten Bosteko-A taldearen aurka.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa