Bihar da azken eguna Euskal Herriko dantza suelto txapelketan izena emateko

Seguran jokatuko da, urriaren 17an.

Iazko irabazleak, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur. / Arg.: Segurako Udala

Iazko irabazleak, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur. / Arg.: Segurako Udala

Aurten 39. urtez jokatuko da Seguran Euskal Herriko dantza suelto txapelketa. Urriaren 17an izango da, 18:00etan, Baratze pilotalekuan. Gehienez, hamabi bikotek parte hartuko dute. Gehiagok izena ematen badute, bezperan jokatuko da kanporaketa. Izena emateko azken eguna bihar da, 14:00 baino lehen. Horretarako, 943 28 98 48 telefonora deitu edo dsueltoa@gmail.com helbidera idatzi behar da. Txapelketako oinarriak eta informazio gehiago, dantza sueltoko txapelketen webgunean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa