Herritarrak ibiltzera bultzatu nahi ditu 'Goazen Ordizia' programak
Ordiziarrak ibiltzera bultzatzea helburu duen Goazen Ordizia programa gaur jarriko dute martxan. Herrian eta inguruetan egiteko bederatzi ibilbide prestatu dituzte, eta ostegunero herritarrak elkartu eta oinezko txangoak egitea da asmoa. Aurreneko irte...
Udalak eta herriko zortzi elkartek jardun dute egitasmoa prestatzeko lanetan. Helburu nagusia herritarrei oinez ibili araztea da, baina horrekin batera, baita «osasuna hobetzea, aktiboago sentitzea, lagun berriak egitea eta Ordizia eta bere inguruak» ezagutzea ere.
Parte hartzen duten ibiltariei txartel bana emango zaie, Donejakue Bidea egiten duten erromesek eramaten dutenaren tankerakoa. Txartel horretan, egindako ibilbide bakoitzeko zigilu bana jarriko zaie. Bukaeran, hamaiketakoa egingo dute.













