Goierriko hiru ikastola Kilometroen aldeko Erronkan izango dira

Ordiziako Jakintza, Legazpiko Haztegi eta Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak arituko dira lehian

 
Erronka Kilometroak, Jakintza

Jakintza ikastolako ikasleak

Urriaren 5ean egingo dute Usurbilen aurtengo Kilometroak jaialdia, Gipuzkoako Ikastoen alde, eta ekintzen artean ikastolen arteko Erronka egingo dute. Bertan izango dira Goierriko hiru ikastola ere: Ordiziako Jakintza, Legazpiko Haztegi ikastola eta Urretxu-Zumarragako ikastola. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Ikastoletako DBHko gazteei zuzendutako proba da Erronka, “13-16 urteko gazteak, festa egunetan, parte aktiboa izan dezaten”. Taldeka arituko dira Ikastola ezberdinetako ikasleak, “abilezia, indarra eta abiadura” uztartzen dituzten probetan. Horrez gain, “buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskatzaletasuna ere frogan jarriko dituzte”. Talde bakoitzak bideo bat egin behar izan du, taldekideak aurkezteko. Bideoak ikusgai daude www.erronka.eus atarian.
Erronka KIlometroak, Urretxu-Zumarraga

Urretxu-Zumarragako ikastolako partaideak

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa