'Itsasoko argia' izeneko pintxoa aurkeztuko dute igandean Itsasoko ostatuan

Aurkezpena 12:30ean izango da.

Itsasoko ostatua uztailean ireki zuten, urtebetez itxita egon ondoren. / Arg.: Asier Zaldua

Itsasoko ostatua uztailean ireki zuten, urtebetez itxita egon ondoren. / Arg.: Asier Zaldua

Manu Hernandezek, Itsasoko ostatuko sukaldariak, Itsasoko argia izeneko pintxoa sortu du, eta igandean aurkeztuko du. 12:30ean izango da aurkezpena, ostatuan. Pintxoaren izenak Kizkitzako ermitako argiari egiten dio erreferentzia. Hernandezek ez du gehiago aurreratu nahi izan: “Pintxoa nolakoa izango den sorpresa da”. Igandean probatzera hurbiltzeko gonbita egiten die herritarrei zein ingurukoei.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa